BBK KUNA / Kultura programazioa / Martxoa-Maiatza 2023


BBK KUNA

KULTURA PROGRAMAZIOA

MARTXOA – MAIATZA

Programazioa hastear dago KUNA eraikineko kafetegian, BBKren berrikuntza sozialerako gunean. Bilboko Zazpikaleetako San Anton zubiaren ondoan dago (Urazurrutia kalea, 3), eta bertako artistei eta garapen eta iraunkortasun helburuekin konprometituta dauden profesionalei emango die ikusgarritasuna programazioak.
Jarduera guztiak 19: 00etan hasiko dira eta sarrera librea izango dute lekua bete arte.imagen

OSTIRALA, 2023KO MARTXOAREN 17A

CRISTINA NAREA (AHOTSA / GITARRA) + RAFA ACEVES (PIANOA)

Cristina Nareak, Rafa Aceves pianistarekin batera, «Viento sur» disko berria aurkeztuko du, Euskal Herriari, bere kondairei, mitologiari eta jendeari eskainitako 6 abestirekin osatutako EPa.

KUNA eraikinera «Viento sur» abestiaz eta «Al sur del Jazz» bertsio batzuez gozatzeko aukera izango dute, Luis E. Aute, Violeta Parra edo Manzanero bezalako ezinbesteko egileen kantuez.

OSTEGUNA, 2023KO APIRILAREN 20A

ADRIANA BILBAOREN «SOLEÁ A ZARRA»

Adriana Bilbao dantzariak bere aitona, Telmo Zarra Athleticeko futbolaria eta kirol elezaharra omentzeko sortutako “ZARRA” ikuskizunaren piezarik intimoena. Soleá hau bere oroimenaren oroigarri bat da eta aitona/biloba harremanari dei egiten dio, jokalaria alde batera utziz, baina mitoa handitu zuten eta Adrianaren nortasuna markatu zuten kirol eta giza balioak gogoan edukiz.

OSTEGUNA, 2023KO MAIATZAREN 4A

EVA GUERRERO ETA GARAZI LÓPEZ DE ARMENTIAREN «GORPUZTU LABURRA» DANTZA GARAIKIDEA

Gorpuztu laburra dantza garaikideko ikuskizuna da, orekaren bilaketari buruz hitz egiten duena. Lasai egoteko borroka da, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko, animaliak lasai lo egiteko leku bat aurkitzeko.

Erlijio jakin batzuetan gorputzaren erabilerari buruzko ikerketa batetik sortu zen. Gorputza hainbat zatitan banatuz, otoitzerako orduan mugimendu-ekintzak behatuz eta erlijio ezberdinetan dauden kulpa, penitentzia, transzendentzia, mendetasuna… bezalako kontzeptuetatik igaroz, Gorpuztu jaio zen.

OSTEGUNA, 2023KO MAIATZAREN 18A

ASIER ALTUNAREN «BERTSOLARI» DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA

Asier Altunak zuzendutako filmak bertsolarien munduan murgilduko ditu ikus-entzuleak, sortzeko eta publiko zabalarengana iristeko duten gaitasunean, eta baita belaunaldi gazteenengana ere.

“Bertsolari” bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena egindako bidaia da. Dokumental hau Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu eta Euskal Herriko, Madrilgo eta Bartzelonako zinema-aretoetan estreinatu zen, publikoaren harrera bikaina josoz (16 mila pertsona baino gehiago). Mundu osoko hainbat jaialditan ere parte hartu du, Ceara Zinema Jaialdian (Fortaleza, Brasil) argazki onenaren saria eskuratu zuelarik.

Lan honetan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua, John Miles Foley, Joseba Zulaika eta Miren Amurizaren aritu dira, besteak beste.INFORMAZIO GEHIAGO

Landalan

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.